XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agorrillaren 6-ko HERRIAn agertu zan artikulu batek auxe inoan prantzeraz: Il onen 27, 28 ta 29-an, Bayona-ko Musée Basque etxean batzar txiki bat bilduko da, arduratsua batez be Euskalerriko lenengo eta bigarren irakaskintzan diardutenen maixuentzat.

Prantzian, geroa ta alegin geiago egiten dabe irakasleak gaztedi bere iaioterriko anbientetik ez aldatzeko.

Irakasleak nai dabe errialde bakoitzaren edesti ta geografia, edesti ta geografi nagusi edo generalean ezartzea, erriko kulturaren gaikiak (abesti, esakun, t. a.) programa ofizialetako gaien artean sartzea, ta batez be errietako izkuntzari bideak zabaltzea.

Baiña, zer egin orretarako?.

Zelan lortu leiteke ori?.

Jakintsu batzuek erantzungo dabe nola jokatu bear dan gai onetzaz Euskalerrian, Akademiko nagusien baimenagaz.

Ikusten dogunez, txalogarriak dira Prantziko irakasleen asmoak.

Erri bakoitzaren nortasuna aupatzea nai dabe ta ez zapaltzea.

Auxe dala, uste dot, legezko bide zuzenean ibiltea.

Jakintza, erriari berari dagokion lez emon bear yako.

Baiña etziran geratu asmoetan bakarrik.

Asmoak bete egin bear dira ta orrexetarako bildu ziran, ba, Bayona'n ainbeste euskaltzale, maixu ta irakasle, danen artean erabaki sendo bat artzeko, au da, ikusteko zelan eskoletan aurrari euskera irakatsi.

Esan eta egin.

Urrillan asita, aurrerantzean, gure bestekaldeko anai-arrebatxoak euskera ikasiko dabe euren ikastoletan, onelan euskerak iraun daian.

Gure aurtxoak euskaldunak izanda be, eskoletan euskera aztu-edo egiten dabe, erdera baiño entzuten ez dabelako.

Ta gure umetxoak euskerarik egiten ez badabe, zein izango da euskeraren geroko zoria?.

Gero, aurrak euskera ikasteko IKAS Bulletin trimestriel deritxon liburuxka bat jarri dabe Euskalerriko ikastola guztietan.

Geiago: lengo batean, irratia entzuten nengoala, Pariz-ko irratiak esan eban erderaz, gitxi gorabera, Bayona'ko Gotzaiaren bitartez, Euskalerriko eskola katolikoetan aurreri euskera irakasteko baimena lortu zala ta, gaiñera, Gotzai berorrek bere apaizgai guztiak seminarioan euskera ikasteko agindu ebala.

Zorionak!.